DOT TO DOT

Goietas eraikina

Goietas eraikina

32 etxebizitzako blokea.

Bizitegi-obra kolektiboa. Sustapen librea.

Goimar. Mungia.

Eraikitako azalera

7.043,53 m2

4.114,96 m2
etxebizitzetarako eta merkataritza-lokaletarako

2.928,57 m2
aparkalekuetarako eta trastelekuetarako
Bizitegi-partzela eraikigarria da. Sestraren gainean, bost solairu dauzka, eta, azpian, hiru, trastelekuetarako eta garajeetarako bakarrik. Garajera ibilgailuz iristeko, eraikinaren hego-ekialdean dagoen autobus-geralekutik sartu behar da.
  • Egoera: Eraikita
  • Rola: Arkitektoa
  1. Egikaritze- Proiektua
  2. Obra- Zuzendaritza.
DOT to DOT / Proyectos / Goietas eraikina

Eraikinak "L" forma dauka, eta hurrenez hurren 57x12,5 metro eta 8,75 x 11 metro dauzkaten bi laukizuzen gainezarrita eratzen da. Hiru eskailera-kaxa egotea planteatzen da; horietako bik hiru etxebizitza dauzkate solairuko, eta hirugarrenak bi. Etxebizitza guztiak daude kanpora begira, eta, guztira, 32 dira.

Fatxadaren kanpoaldeko itxituran, bistako adreilua dago, mortero hidrofugozko barne-zarpiatuarekin; bestetik, poliuretano proiektatua eta aire-ganbera dituen isolamendu termikoa eta matxetoi-adreilua dauzka. Barrualdeko akaberak, berriz, igeltsu proiektatua dauka. Arotzeria guztia da Technal, aluminiozkoa, zubi termikoaren hausturarekin. Logeletako, egongelako, korridoreetako eta halleko zoladuraren akabera Ginea egurrezko tarimarekin egin da, arrastelen gainean jarrita.

Eraikineko garaje-solairuetako lurpeko perimetroko hormak batatxeen bidez egin dira, eta urbanizazioko drainatze-ura biltzen duen baso bat eratzen dute. Gero, saneamendu-sare orokorrera ponpatzen dute ur hori.

BIM

Building Information Modeling eraikuntza-proiektuak sortzeko eta kudeatzeko elkarlaneko lan-metodologia da. Proiektuaren informazioa agente guztiek sortutako informazio-eredu digital batean zentralizatzea du helburu.   Planoan oinarritzen diren diseinu-sistema tradizionalen bilakaera da BIM, informazio geometrikoa (3D), denborazkoa (4D), kostuei dagokiena (5D), ingurumenari dagokiona (6D) eta mantentze-lanei dagokiena (7D) txertatzen baititu ereduan.   BIM erabiltzea diseinu-faseetatik harago doa, proiektuaren egikaritzea bera hartzen baitu eta eraikinaren bizi-ziklora hedatzen baita, bizi-ziklo hori kudeatzea eta eragiketa-kostuak murriztea ahalbidetuz.

LEED

Leadership in Energy & Environmental Design (LEED) sistema, eraikin berdeak sailkatzeko prozedura da, Estatu Batuetako Eraikuntza Berderako Kontseiluak (U.S. Green Building Council) garatu duen kategorizazio-estandarra ezartzen duena. Edozein eraikin mota jasangarria izateko estrategiak erabiltzeko arauen multzoa eratzen du. Kontu hauekin zerikusia daukaten alderdiak txertatzen ditu: energia-efizientzia, ordezko energien erabilera, barrualdeko ingurumen-kalitatearen hobekuntza, ur-kontsumoaren efizientzia, partzelako toki libreen garapen jasangarria eta materialen hautaketa. Eraikuntza ekologiko eta jasangarria aurrera eramateko jarduerak oro har garatzea sustatzen du, mundu-mailan ulertzen eta onartzen diren tresnen eta errendimendu-irizpideen bidez. Eraikin berdeei ematen zaien ziurtapen-sistema da Green Building Council, eta aitortza handiena dauka nazioartean.

Política de cookies
Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu accesibilidad, personalizar y analizar tu navegación. (+ info)